XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bein baten, mezea erazoten egoan-da, Sanctus-era eldu zanean, oitura danez ba, kandelia ixetuten asi zan.

Kokoloa alakoa bost minutu egongo zan gitxienez kandelia ixetuten.

Ezin, baiña, ezelan be ixetu!.

Zera biztuko eban!.

Bonbilleak emongo eutsan ba sua?.

Beste baten txapela oñean eta zapatea buruan ebala urten eban kalera.

Eta txamarrea praka ordez, ta txamarrearen ordez prakak jantzita be iñoiz, ikusi ei eben lagunek.

Arako Don Martin indianuegaz gertaturikoa yat oso barregarri.

Distraidua izango zan baiña, gure Tomas Kirruk ez eban eroango soziedadean (gizartean) lagunak baiño gitxiago izaterik.

Ez orixe!.

Besteak zinera ioiazela?.

Laster sartuko yaku berau be baztarren baten.

Zapatu aretan Don Martin indianuaren ondoan jarri zan Tomas.

Pelikula polita zan, antza, gau atakoa.

Tomas Kirru beintzat aoa zabalik adi-adi egoakion.

Ete egoakionez gero!.

Ardien batek pikeka eginda edo, beintzat azkurea izan eban ezkerreko besoan.

Ta Kirruk zeuok esan, ene irakurleok oar-eza zanentz bere besoari egiten eutsalakoan, ez deutso ba Don Martiñen iztarrari azka egiten?.

Ta onen arrigarria! ezkerreko besoan geiago azkurerik ez.

Baiña alako baten nire maixu Pernando barik be, izan eban gure Tomas Kirru gizajoak eskarmenturik naiko.

Distraziño batetik etorritakoa, jakiña.